XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

koloreak.

Tenperak abantail handiak ditu zuentzat.

- Ongi estaltzen du papera.

- Tonu desberdinak gainjar daitezke.

- Lehortzean, koloreek ongi irauten dute.

- Eta ongi erabiltzen ikasten baduzue, ez ditu marrazkiak zimurtzen.

Gehien gustatzen zaizkizuen koloreekin, egin behar duzue lan.

Haseran gutti batzu erabiliz, eta poliki-poliki tonu berriak gaineratuz, honela zeuen lanak aberasteko.

Jolas ezazue koloreekin eta astiro-astiro berriak aurkituko dituzue.

Bentura eder baten antzerakoa da.

Koloreak garbi gorde behar dira, zein bere potoan.

Beraz, zurezko espatula batzuren laguntzaz, pitinka aterako duzue pintura mahaiko potoetara.

Modu berean, nahasketak espatulaz egingo dituzue; inoiz ere ez pintzelez.

Egun batetatik hurrengora mahaiko pinturak lehor ez daitezen, lana bukatzean, ur geruza txiki batez estaliko dituzue.

Berriro erabili ahal izateko, ura kendu behar duzue; plastikozko xiringa batez egin dezakezue, adibidez.

pintzelak.

Pintzel bigun, lodi, baina marra finak egiteko moduko puntadunak erabiliko dituzue.

Kolore bakoitzerako pintzel bat edukitzea komeni da, eta ahal bada, bat baino gehiago.

Kolore bat erabiltzen duzuen bakoitzean pintzela garbitzen baduzue, pintura asko alferrikaltzen da.

Kolore bakoitzerako pintzel bat erabiliz, ordea, aurretik zuen lagunak erabilitakoaz balia zaitezkete.

Lana bukatu ondoren, pintzelak garbi-garbi geratu behar dute.

Ontzi batetan jarririk eta ileak gora begira, forma txarra har ez dezaten.